'Maitasun erromantikoa? Ez eskerrik asko'

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 11a, 00:00

Astigarragako Emakumeon Etxeak ez du San Valentin eguna ospatuko ostiralean, otsailak 14, eta honen ordez, herriko Gazte Asanbladarekin elkarlanean gazteentzako tailerra antolatu dute: 'Maitasun erromantikoa? Ez eskerrik asko'. Goizeko 10:00etatik 12:00etara bitarte izango da tailerra, Emakumeon Etxean bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!