Otsaileko kultur agendan inauterien aurretik antolatuko diren ekitaldiek izango dute protagonismoa. Aurten otsaileko azken egunean hasiko dira inauteriak eta aurretik, otsailaren 22an, Astigarragan ohikoa den kaldereroen konpartsa aterako da, Ergobiko plazatik. Erdiguneraino iritsiko dira zartaiak astintzen. Emakumeon Plazan amaituko da kalejira eta ondoren afaria izango da Zipotzan. Inauteriekin jarraituz Euskal Herriko Inauteriak argazki erakusketa egongo da ikusgai Erriberan, otsailaren 17tik otsailaren 28ra arte. Astegunetan zabalduko da, goizez eta arratsaldez.
Bertsolaritza atsegin dutenek zita berezia izango dute otsailaren 15ean. Bertsolaritzaz gozatzeko beste modu bat erakutsiko digu Bertsoklown-ek, 19:00etatik aurrera. Beatriz Egiazabal umoregileak egingo du gidari lana eta inprobisazio oinarri duten bi sormen alor uztartuko ditu: klowna eta bertsoa. Bera arduratuko da bakarrizketa laburren bidez bertsolariei gaiak proposatzeaz. Erriberan arituko dira Agin Laburu, Alaia Martin eta Eli Pagola bertsolariak, Beatriz Egiazabalekin batera. Lau ahots elkarlanean umoretik eta bertso saio baten ohiko moduari eutsiko zaion arren, Beatriz Egiazabalen egiteko moduek bertsolariei oholtzan egoteko modu berri bat eskatuko die.
Teilatupean haurrentzako bertso antzerkia ere eskainiko da, otsailaren 23an, hau ere Erriberan.
KULTUR AGENDA
ASTIGARRAGA
Gaur, otsailak 7 Antzerkia: 'Puertas abiertas', Pixkolabis. Erriberan, 19:00etan. Doan.
Bihar, otsailak 8 Irradaka entsegua 10:00etan Herri eskolako aretoan 15 urtez gorako emakumeentzako.
Etzi, otsailak 9 Zinea: 'Marko Makako'. Erriberan, 16:30etan euskeraz. Sarrera 2 euro.
Etzi, otsailak 9 Zinea: 'La fiebre de los ricos'. Erriberan, 19:00etan gaztelaniaz. Sarrera 5 euro.
Otsailak 11 Irakurketa kluba: 'Francesco Pasqualeren bosgarren arima'. 19:30etan, Erriberan, euskeraz.
Otsailak 11 Komiki tailerra. Ainara Azpiazu 'Axpi'. Erriberan, 17:00etan, doan. 8-12 urte, euskeraz.
Otsailak 12 Zientzia eta teknologia erronkak. Haurrentzako, Erriberan. 17:30etan, 7-10 urte. Euskeraz, doan.
Otsailak 13 Ipuin kontaketa. 'Itsasoko abenturak'. Liburutegian, 17:00etan. 1-3 urte bitarteko 20 haur (bakoitza heldu batekin). Euskeraz, doan.
Otsailak 13 Gurasolagun. Familia elkargunea. Kontxa Etxeberria plazan. 16:45-17:45. Euskeraz, doan.
Otsailak 14 Zirikoketa dibertimentua, entsegua 19:30etan Herri Eskolako aretoan. Astigar Dantza taldearen 50. urteurrena ospatzeko, martxoaren 2an Zirikoketa Dibertimendua antolatzen ari dira: dantzariak, musikariak, bertsolariak, pertsonaiak, konpartsa... Parte hartzea irekia da. Otsailaren 14an aurkezpena, parte hartzeko aukerak, jantziak eta abar azalduko dira.
Otsailak 15 'Bertsoklown'. Erriberan, 19:00etan, euskeraz. Sarrera 8 euro, 4 euro, 18 urtetik beherakoentzat.
Otsailak 17-28 'Euskal Herriko inauteriak', argazki erakusketa. Erriberan, 09:00-13:00/16:00-20:00. Astegunetan.
Otsailak 21 Ipuin kontaketa. Euskal ipuinak, Lur Kortarekin. Liburutegian, 17:00etan eta 18:00etan (bi saio). Euskeraz, doan. Gonbidapenak otsailaren 17tik aurrera eskuragarri, liburutegian eta udal webgunean. 4-6 urte bitarteko 30 haur saioko (gurasorik gabe).
Otsailak 22 Kaldereroen konpartsa. 17:30etatik Ergobiko plazatik abiatuta. Emakumeon Plazan bukatuko da. Ondoren izango den afarira joateko txartelak Zipotza elkartean salgai daude.
Otsailak 23 'Teilatupean' haurrentzako bertso antzerkia. Erribera kulturgunean, euskeraz, 17:00etan. Sarrera 3 euro eta 6 euro 18 urtetik gorakoentzat.
Otsailak 24 KZ Guneko dinamizatzailea 09:00etatik 13:00etara bertan egongo da. Otsailean zehar hainbat ikastaro eskainiko dira. Informazioa eta izenematea. tutor.astigarraga@kzgunea.net (945 062 555).
Otsailak 24 Literatur solasaldia. 'La alquimia del tiempo: un memoir dublinés'. Erriberan, 19:30etan. Gaztelaniaz, Juankar Landak zuzenduko du.
Otsailak 28 Maskara tailerra. 17:00etan eta 18:00etan (bi saio). Erriberan, euskeraz. Doan, 4-12 urte.
Otsailak 28 Musika. Deabluki & Basik. 19:30etan, Erriberan. Doan. Batu musikari zibloaren baitan Norberto Almandoz musika eskolako musika modernoko bi taldeen kontzertua antolatu da.
Otsailak 3-21 Inauterietako bazkarirako aulki mahai eskaera. Martxoaren 1ean Txomiñenea pelotalekuan bazkaltzeko bakoitzak bere jana eraman behar du, baina aulkiak eta mahaiak Erriberan eskatu behar dira. Egunean bertan ez da aukerarik izango.