Baratza feministaren proiektua ezagutzeko bi hitzaldi, otsailean

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 5a, 00:00

Hitzaldiak publiko osoari zuzendutakoak izango dira, eta Etxaldeko Emakumeak elkartearekin batera egingo dira bi saioak.

Astigarragako Emakumeon Etxe­­an Baratza Feministaren proiektua dauka eskuartean, eta honi ha­siera emateko eta proiektua ezagutarazteko helburuarekin antolatu ditu bi hitzaldi.

Hitzaldiak publiko osoari zuzendutakoak izango dira, mistoak, eta biak Etxaldeko Emakumeak elkartearekin batera egingo dira.

Lehenengo hitzaldia 'Sendabelarrak ezagutzen' izenburupean egingo da, otsailaren 12an, asteazkena. Astigarragako Emakumeon Etxean bertan egingo da, goizeko 09:30etatik 11:00etara bitartean. Bigarren hitzaldia 'Baratza eta osasuna' izenburupean antolatu dute, otsailaren 19rako. Emakumeon Etxean egingo da hau ere, 17:30etan hasi eta 19:00ak bitarte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!