Euskaraldiko lehen bilera irekia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 4a, 00:00

Gaur egingo du Euskaraldiko Astigarragako lantaldeak lehen bilera irekia. Arratsaldeko 18:30etan izango da, Erribera Kulturgunean. Euskaraldiaren laugarren edizioa maiatzaren 15etik 25era egingo da, eta prestaketa lanetan hasteko, lehen herri biltzarra deitu dute, batzorde-eragilea osatzeko helburuarekin. Herritar guztientzat irekia izango da eta edonork parte har dezake.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!