Gaur hizpide, 'Tres enigmas para la organización'

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 27a, 00:00

Gaur iluntzean egingo dute gaztelaniazko literatur solasaldia, Erribera kulturgunean. 19:30etan izango da saioa, Juankar Landak gidatuta; eta oraingoan, Eduardo Mendoza idazle kataluniarraren liburu berriena izango dute hizpide: 'Tres enigmas para la organización', joan den urtean argitaratutakoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!