Mendi irteera egingo dute gaur, Zipotza elkarteko mendi taldeak antolatuta. Goizeko 08:30etan abiatuko dira elkartetik bertatik, eta Astigarragako mugarrietan barrena osatuko dute ibilbidea. Ondoren, gainera, bazkaria egingo dute elkartean: babarrun jatea, sakramentu eta guzti. Bazkarirako, aldez aurretik eman behar zen izena.