Joakin Maiz kalea itxita, bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 24a, 00:00

Joakin Maiz kalean eraikitzen ari diren etxebizitzen obrak direla eta, kalea ibilgailuentzat itxita mantenduko da bihar arte. Egun hauetan ibilgailuek ezin izango dute bertatik ibili. Egoiliarrek eta garajea dutenek Santio Zeharratik igo eta Foru Plaza zeharkatu beharko dute. Beraz, instalatuko diren seinaleak eta udaltzaingoaren aginduak betetzeko eskatu dute. Oinezkoek normaltasunez erabili ahal izango dute kalea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!