Joakin Maiz kalean eraikitzen ari diren etxebizitzen obrak direla eta, kalea ibilgailuentzat itxita mantenduko da etzira arte. Egun hauetan ibilgailuek ezin izango dute bertatik ibili. Egoiliarrek eta garajea dutenek Santio Zeharratik igo eta Foru Plaza zeharkatu beharko dute. Beraz, instalatuko diren seinaleak eta udaltzaingoaren aginduak uneoro betetzeko eskatu dute, segurtasuna bermatzeko. Oinezkoek normaltasunez erabili ahal izango dute kalea.