Euskera praktikatzeko ikastaroa, ipuin kontaketa eta zinema, Astigarragako kultur agendan

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 20a, 00:00

Aste honetarako hiru jarduera izango dituzte astigartarrek: asteazkenean ikastaroa, ostegunean ipuinak eta igandean filmak.

 

Astigarragako kultur agendak hiru jarduera eskaintzen ditu aste honetarako: euskera praktikatzeko lehen sorospenen ikastaroa, ipuin kontaketa eta haurrentzako eta helduentzako film bana.

Etzi izango da lehen sorospenen inguruko ikastaroa, Astigarragako AEK euskaltegian, Kale Nagusia 48. Bi saio egingo dira, lehena goizeko 9:30etan eta bigarrena arratsaldeko 18:00etan. Euskaltegiak doan antolatutako jarduera izango da, euskera praktikatzeko helburuarekin. Parte-hartze irekia du, baina izena eman behar da. Apuntatzeko bi aukera daude, 663043314 telefono zenbakira deituz edo zilegieskola@aek.eus helbidera idatziz.

Ostegunean Lur Kortak 'Ipuin handiak' kontatuko dizkie haurrei. Astigarragako liburutegian izango da ipuin kontaketa, eta bi saio berdin egongo dira. Bat arratsaldeko 17:00etan eta bigarrena 18:00etan. Euskeraz izango dira bi saioak eta 4 eta 6 urte bitarteko 30 haur izango dira saioko, gurasorik gabe. sarrera doan izango da eta gaurtik aurrera eskuragarri daude gonbidapenak liburutegian bertan.

Igandean 'Sagu eta pagu' eta 'Cuando cae el otoño' filmak izango dira ikusgai Erribera Kulturgunean. Haurrentzako filma 16:30etan hasiko da, euskeraz izango da eta sarrera 2 eurotan. Helduentzako filma berriz, arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta gaztelaniaz izango da. 12 urtetik gorako herritarrentzat izango da eta sarrera 5 euroren truke.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!