Haurrentzako txontxongilo antzezlana izango da gaur, Astigarragako Erribera kulturgunean. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da emanaldia eta euskera hutsean izango da. Sarrerak 3 euro balioko ditu eta 18 urtetik gorakoek 6 euro ordaindu beharko dute sarrera. Belaunaldi zaharrei egingo diete omenaldia antzezlanean. «Hamar abesti berri, jakinduriaz eta maitasunez beteak ume, guraso eta aiton-amonek dantzatu eta abestu ditzaten», azaldu dute.
Betiko euskal kantak erritmo ezberdinetara eramango dituzte La Enana Naranja konpainiakoek 'Zimurren artean kontukantari' emanaldian.