Haurrentzako Zimurren artean kontukantari txotxongilo antzezlana eskainiko dute bihar, arratsaldeko 17:00etan, Erribera kulturgunean. La Enana Naranja konpainiaren antzezlanerako sarrerak 6 euro balio du 18 urtetik gorakoentzat, eta 3 euro adingabeentzat. Euskeraz eskainiko dute antzezlana.
Kontukantari (2014) eta Kontukantari 2: mendian ibiltari (2017) lanen ondoren, Kontukantari 3: Zimurren artean kontukantari estreinatu du titiritero euskal konpainiak. Kontzertu hau belaunaldi zaharrei egindako omenaldi gisa pentsatuta dago, jakinduriaz eta umorez betetako hamar abesti berrirekin, haurrek, gurasoek eta aiton-amonek dantza eta kanta dezaten. Belaunaldien arteko bidaia da, eta txotxongiloek lagunduko diete, emanaldian protagonista bilakatuz.