Sahararrentzako material bilketa egingo da datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 10a, 00:00

Saharar errefuxiatuen kanpamentuetan (Dajla) kokatzen den Fatimetu Abaad eskolarako material bilketa egingo da astelehenentik ostegunera Emakumeon Etxean. Astelehenean eta asteartean 09:00etatik 15:00etara egingo da eta asteazkenean eta ostegunean 15:00etatik 19:00etara. Josteko makinarako olioa, algodoizko haria eta tela zatiak edo osoak bilduko dira bertara eramateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!