Udalak bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu txotx irekierara joateko

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 5a, 00:00

Zozketan izena emateko epea urtarrilaren 8ra arte izango da.

 

Urtarrilaren 15ean XXXII. Sagardo Berriaren Eguna izango da uzta berriari ongietorria emateko. Udalak bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu herritarren artean irekierara joateko. Parte hartzeko astigartarra izan behar da.

Izena emateko azken eguna urtarrilaren 8a izango da eta alkatetza@astigarraga.eus helbidera idatzi edo 943 550 575 telefonora deitu behar da. Izena emateko garaian, datu hauek eman behar dira: Bertaratuko diren bi pertsonen izen-abizenak; telefono mugikor bat; Helbide elektroniko bat. Zozketa urtarrilaren 9an egingo da eta irabazleen izenak webgunean argitaratuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!