Zinema eta literatur solasaldiak Astigarragako kultur agendan

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 4a, 00:00

2024ko Sagardo berriaren irekiera, Alorrenea sagardotegian.

XXXII. Sagardo berriaren eguna ere ospatuko da urtarrilaren 15ean. Oihartzun haundiko zita bihurtu da Txotx denboraldi berriaren irekiera eguna, eta egun osoko egitaraua antolatu dute.

2025eko Astigarragako kultur agendan toki nabarmena izango dute zinemak eta literatur solasaldiek. Dokumentala eta filmak ikusteko hilabetea izango da, eta bost hitzordu ezberdin izango dira. Bestalde, literaturan sakontzeko aukera ere egongo da, irakurketa kluba, ipuin kontaketa eta literatur solasaldiaren bidez.

Bestalde, astigartarrentzat ez ezik, Gipuzkoa mailako zita garrantzitsu bihurtu den XXXII. Sagardo berriaren eguneko ospakizuna ere izango da urtarrilaren 15ean. Egun osoko egitaraua antolatu dute Txotx denboraldi berriari hasiera emateko.

Ikus-entzunezkoen munduan berriz, batetik, 'Orbanaren egia' dokumentala, bestetik, haurrentzako 'Liztor kapitaina' eta 'Sagu eta pagu' eta helduentzako '¿Es el enemigo? la pelicula de Gila' eta 'Cuando cae el otoño' filmak izango dira. 

Bestalde, haurrentzako ludoteka antolatu da gabonetako oporretan eta gaur izango du azken eguna. Aitzitik, haurrentzako ekitaldiek ere bete dute kultur agenda. Besteak beste, puzgarriak eta jolasak, antzerkia edota ipuin kontaketa izango dituzte.

'Zorretan' antzerki obra eskainiko da urtarrilaren 18an, Hika teatroren eskutik. Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza eta Jabi Barandiaran egongo dira Erriberako oholtzan.

Bestetik, AEK euskaltegiak lehen sorospenen ikastaroa antolatu du urtarrilaren 22an, euskera praktikatzeko saioa izango da eta partehartze irekia edukiko du; izena ematea derrigorrezkoa izango da.

 

EGITARAUA ASTIGARRAGA

URTARRILA

Urtarrila 2,3,4 Jolas aretoa. Kiroldegi azpiko aretoan, sarrera ikastolaren atzeko aldetik. 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, dohainik. 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30etara.

Urtarrilak 3 Dokumentala: 'Orbanaren egia'. Erribera kulturgunean, arratsaldeko 19:00etan. Doan izango da eta euskeraz, gaztelaniazko azpitituluekin.

Urtarrilak 4 Puzgarriak eta jolasak haurrentzat. Kiroldegian izango da eta doan, goizeko 11:00etatik 13:30etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.

Urtarrilak 12 Zinema: 'Liztor kapitaina' eta '¿Eres el enemigo? La pelicula de Gila'. Haurrentzako pelikula arratsaldeko 16:30etan izango da, euskeraz. Bigarren filma 12 urtetik gorakoentzat izango da, gazteleraz, arratsaldeko 19:00etan hasita. Erribera kulturgunean.

Urtarrilak 14 Irakurketa kluba: 'Arrabioen gerra' (Igela 2024), Karel Kapek. Erribera kulturgunean, arratsaldeko 19:30etan, euskeraz.

Urtarrilak 15 XXXII. Sagardo berriaren eguna. 12:00etan aurkezpena eta prentsaurrekoa Erriberan, 13:30etan lehen kupela irekitzea Alorrenea sagardotegian eta 18:30etan sagardo berriaren dastatzea Astigarragako tabernetan.

Urtarrilak 16 Ipuin kontaketa: 'Azalerako ipuinak'. Kontalaria: Saroa Bikandi. Liburutegian arratsaldeko 17:00etan. 1 eta 3 urte bitarteko 20 haur guztira, bakoitza heldu batekin. Euskaraz izango da, eta doan. Gonbidapenak zozketatu egingo dira, eta zozketan parte hartzeko liburutegian izena eman behar da urtarrilaren 13tik aurrera.

Urtarrilak 18 Antzerkia: 'Zorretan'. Hika teatroren eskutik: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza eta Jabi Barandiaran.Erribera kulturgunean, arratsaldeko 19:00etan. Euskaraz izango da. 

Urtarrilak 19 Zimurren artean kontukantari, Laenananaranja. Erriberan, arratsaldeko 17:00etan. Euskeraz izango da.

Urtarrilak 22 Lehen sorospena ikastaroa. AEK euskaltegian, goizeko 9:30etan eta arratsaldeko 18:00etan. Euskeraz izango da eta doan. Euskara praktikatzeko saioa, hilabete honetakoa lehen sorospenen ingurukoa izango da.

Urtarrilak 23 Ipuin kontaketa: 'Ipuin Handiak'. Kontalaria: Lur Korta. Liburutegian egingo da eta bi saio berdinetan. Lehena 17:00etan eta bigarrena 18:00etan. Euskeraz izango dira biak, eta doan. Gonbidapenak urtarrilaren 20tik aurrera eskuragarri egongo dira, liburutegian eta udal webgunean. 4 eta 6 urte bitarteko 30 haur saioko, gurasorik gabe.

Urtarrilak 26 Zinema: 'Sagu eta pagu' eta 'Cuando cae el otoño'. Haurrentzako saioa 16:30etan izango da euskeraz. Bigarrena, arratsaldeko 19:00etan, gaztelaniaz, eta 12 urtetik gorako herritarrentzat izango da.

Urtarrilak 27 Literatur solasaldia: 'Tres enigmas para la organización' (Seix Barral 2024), Eduardo Mendoza. Erribera kulturgunean arratsaldeko 19:30etan. Gaztelaniaz izango da, eta solasaldia Juankar Landak zuzenduko du. Partehartzea irekia eta doakoa izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!