Urtarrilaren 15ean XXXII. Sagardo Berriaren Eguna izango da uzta berriari ongietorria emateko. Udalak bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu herritarren artean irekierara joateko. Parte hartzeko astigartarra izan behar da.
Izena emateko epea urtarrilaren 8ra izango da eta alkatetza@astigarraga.eus helbidera idatzi edo 943 550 575 telefonora deitu behar da. Izena emateko garaian, datu hauek eman behar dira: Bertaratuko diren bi pertsonen izen-abizenak; telefono mugikor bat; Helbide elektroniko bat. Zozketa urtarrilaren 9an egingo da eta irabazleen izenak webgunean argitaratuko dira.