Hainbat joko eta jolas izango dituzte gaurtik etzira arte, 8-12 urteko bitarteko gaztetxoek, Astigarragako kiroldegi azpiko aretoan. Oporretan lagunekin jolasteko ping-pong mahaia, mahai jolasak, futbolina, eskulanak... izango dira. Haurren sarrera-irteera ez da gainbegiratuko. Doan da eta larunbatean goizez bakarrik izango da.