'Pin pang' eskainiko dute gaur Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 29a, 00:00

Xabi Larreak eskainiko du zirku emanaldia.

Umorezko zirku ikuskizuna da 'Pin pang', 4 urtetik gorako haurrei zuzendutakoa. 17:00etan hasiko da.

Zirkuaz gozatzeko aukera izango dute gaur arratsaldean Astigarragako gaztetxoek. 'Pin pang' ikuskizuna eskainiko du Xabi Larrea artistak Erriberako areto nagusian, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

'Umorezko zirku ikuskizuna da, ikerketa eta entrenamenduzkoa, pinponeko piloten manipulazio teknika landua erabiliz, malabarismo eta magiazko teknikekin osatua'.

Lau urtetik gorako haurrei zuzendutako saioa da. Txartelak salgai daude 3 eta 6 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!