Dena ez da parranda izango urte bukaera honetan; Astigarragako Gazteek, Mundarro elkartearekin batera, gazteen arteko II. Futbito Txapelketa antolatu baitu larunbat honetarako.
Zarkumendegiko futbol zelaian jokatuko dituzte txapelketako partiduak. Goizeko 08:30etan hasiko da lehenengo norgehiagoka, eta goizean zehar arituko dira bertan. Guztira, Astigarragako gazteek osatutako hamar taldek hartuko dute parte.
Antolatzaileek parte hartzeko gonbidapena luzatu diete herriko gazte guztiei.