Urumea Berri elkarteak gaur egingo du, lehenengo aldiz, Gabonetako Mus Txapelketa. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta 32 bikotek parte hartu ahal izango dute, gehienez ere. Izena emateko, prezioa 20 eurokoa da bikote bakoitzeko. Txapelak eta Gabonetako saskiak emango dizkiete irabazleei.