Gabonen bueltan, ez dute inoiz hutsik egiten bailarako musika taldeek eta abesbatzek, data seinalatuak doinu bereziz janzteko. Eta halaxe izango da gaurkoan ere, Astigarragan.
Gabonetako kontzertua eskainiko dute, eguerdiko 12:00etan hasita Erriberan; eta elkarrekin ariko dira herriko bi talde: Norberto Almandoz musika eskola eta Aiztondo abesbatza.
Saio berezia eskainiko dute, astigartarren belarriak goxatzeko asmoz, eta Gabonei ongietorria emateko. Doakoa izango da emanaldia, bertaratu nahi duten guztientzat.