Bigarren eskuko azoka larunbatean, eta izenematea gaur arte

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 11a, 00:00

Astigarragako Emakumeon Etxeak bigarren eskuko azoka antolatu du larunbaterako, eta gaurkoa da izena emateko azkeneko eguna. Apuntatzeko emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbidera idatzi behar da, edota mezua bidali 648 417 157 telefono zenbakira. Eguerdiko 12:30etatik 14:30etara izango da postuak bisitatzeko aukera, Joseba Barandiaran plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!