Bihar, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko ekitaldi bat antolatu dute, Erriberan 18:30etatik aurrera. Haweia Dabke dantza talde palestinarraren emanaldia izango da, Nabluseko Askar errefuxiatu-eremutik datorrena. Sarrera doakoa da. Haweia Dabke taldea hamabost gaztek osatzen dute. Gazte horiek Palestinako Ipar Zisjordanian dagoen Askar errefuxiatu eremuan bizi dira, Nablusen, eta Lilleko eta Nablus Adiskidetasun Elkarteari eta Lilleko Udalari esker Frantzian zehar emanaldiak eskaintzen ari dira. Ondoren, Kataluniako Palestinar Komunitateak bultzatuta, abenduaren 8ra bitarte Espainiar estatuan barrena ibiliko dira. Gaur Hondarribian arituko dira.