4.169 kilo hondakin bildu dira Urumea ibaitik Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 29a, 00:00

Iaz, urte osoan zehar 3.019 kilo hondakin bildu ziren, eta aurten, 10 hilabeteetan jada pasa du zifra hori, baita gainditu ere. 

 

Urzain taldeak Astigarragako Urumea ibaia eta hainbat erreka garbitu ditu 2024 urtean, 2022an hasitako lanarekin jarraituz. Azken datuak ikusita, esan daiteke, urtea bukatu aurretik, jada gainditu duela aurreko urtean bildutako hondakin kopuruaren zifra. Iaz, 3.019 kilo hondakin bildu ziren; aurtengo urtea bukatu aurretik jada 4.169 kilo hondakin bildu dira, otsailetik urrira bitarte.

Bi hilabetez behin, hainbat eremu garbitzeaz arduratzen da Urzain taldea, eta orain arte, otsaila eta martxoa, apirila eta maiatza, ekaina eta uztaila, eta iraila eta urria kanpainak burutu ditu. Mota ezberdinetako hondakin ugari ikus daitezke ibai ertzeko ibar-basoan. 

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!