Eneko Olveira laugarren, Lezaman

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 26a, 00:00

Podiumetik gertu izan zen Eneko Olveira, Lezamako ziklokrosean ere. Astigartarra laugarren sailkatu zen, Aitor Hernandez irabazlea baino 1:39 beranduago helmugaratuta. Azkenean minutu bat aurretik izan zituen Hodei Muñoz eta Egoitz Hoyas, podiuma osatu zuten bi txirrindulariak; baina azkeneko itzulietara arte izan zen podiumaren lehian Olveira, haiekin. Bezperan, Ametzagako ziklokros proban ere aritu zen astigartarra, eta 13garren sailkatu zen. Aimar Zapiain 77garren izan zen Lezaman, kadete mailan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!