Santa Zezilia eguneko kontzertua

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 24a, 00:00

Aste osoan zehar izan dira Santa Zeziliari eskainitako kontzertuak, eta gaur, musikarien eguna ospatzeko, Astigarragako Txirriskla elkarteko txistulariek kontzertua eskainiko dute, Aiztondo abesbatzarekin eta Iñaki Gezala piano jotzailearen laguntzarekin batera. Andre Mari elizan izango da kontzertua, eta ondoren, jarraipena izango du Emakumeon plazan. Eguerdiko 12:30etan hasiko da eta doan izango da. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!