Antzerki saioa izango da gaur arratsaldean, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 23a, 00:00

Sagardoy da protagonista.

Gaur arratsaldean Emakume baten borroka eta metamorfosia antzezlanaz gozatzeko aukera izango da Erriberan. 19:00etan hasiko da saioa, eta sarrerak bertan eskuratu ahal izango dira.

Eneko Sagardoy aktore bizkaitarra da protagonista. Oholtzan seme baten eta bere ama umiliatuaren arteko elkarrizketa ikusiko da. Edouard Louisen eleberriaren egokitzapena da Tanttakaren antzezlan hau.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!