Euskararen egunerako, abenduak 3rako Astigar dantza-taldetik, lehen aldiz, herritar guztiak Irradakan dantzan aritzera gonbidatu dituzte. Horretarako, AEKko Zilegi eskolak eskainiko dira dantza eta bertsoak ikasteko, azaroaren 27an, goizeko 09:30etan edo arratsaldeko 18:00etan, Kultur etxe zaharrean.