Astigarragako Udalak 19 eta 44 urte bitarteko herritarren kontsumo ohituren eta beharren azterketa egingo du datozen egunotan. Azterketa hau, Siadeco enpresarekin eskutik egingo dute, eta bereziki, herritar gazteen eta familia gazteen kontsumo-ohiturak ezagutu nahi dituzte. Helburua hurrengoa da: jakitea benetan Astigarragako establezimenduek zenbateraino betetzen duten herritarrek eskatzen dutena.
Datozen egunotan, alde batetik, telefono bidezko galdetegiak egingo zaizkie herritarrei, eta bestetik, Astigarragako merkataritza establezimenduen azterketa ere egingo da. Horretarako, herri eremuan kokatua dauden txikizkako merkataritza eta zerbitzu establezimenduak bisitatuko dira, bertako ardunadunak elkarrizketatzeko.
Ekintza horietatik lortzen diren emaitzak, tokiko merkataritza herriko gazteentzat erakargarriagoa egiteko eta osatu beharko luketen eskaintza definitzen laguntzeko tresna gira erabili nahi du Udalak.