Astigarragan Euskaraz elkarteak bilera ireki bat antolatu du gaurko. Arratsaldeko 18:30etan elkartuko dira Erribera kulturguneko sotoko bilera gelan.
Hausnarketa prozesu baten lehenengo pausoa izango da gaurko bilera, herrian euskerak duen egoeran sakontzeko balioko duena: «Nola dago herriko euskararen egoera? Zer egin genezake horren aurrean? Inguruko herrietan zertan ari dira?».
Lehenengo bilera honek datozen asteetan izango du jarraipena. Azaroaren 25ean izango da bigarren saioa, eta abenduaren 2an hirugarrena. Hauek ere arratsaldeko 18:30etan izango dira, Erriberan bertan.
Antolatzaileek herritar guztiei egin diete parte hartzeko eskaera: «Astigarraga euskaldun bat lortzeko bidean, herriko norbanako, elkarte eta eragile guztiak giltzarri direnez, saio hauetara etortzeko gonbita luzatzen diegu».