Haurren eta Nerabeen Eskubideen eguna dela eta, jarduera ugari egin zituzten atzo Astigarragan. Goizean jolasez bete ziren herriko txoko gehienak, eta arratsaldean musika emanaldiarekin borobildu zuten eguna.
Foru plazan ez zen ezer falta. Puzgarrietan ederki pasa zuten txikienek, futbolera jolasteko gailu bat zeukaten gaztetxoek, eta irribarrea ateratzen zien askori Bike ibilgailua gidatzeak.
Arratsaldeko lehenengo orduan, 16:30ak aldera, makillaje tailerra egin zuten, eta DJ-KI-ren emanaldiarekin gozatu zuten ondoren.
Udalaren aldarrikapena
Ospakizunarekin batera, haurren eta nerabeen ongizatea aldarrikatu nahi izan ditu Astigarragako Udalak: «Haurrak eta nerabeak errespetatzen dituen eta haien eskubideak betetzen dituen gizartea bizigarriagoa da guztiontzat».