'Mitologia txikiak' etzi, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 14a, 00:00

Bilaka dantza konpainia Astigarragara iritsiko da etzi, 'Mitologia txikiak' emanaldiarekin. Erribera kulturgunean izango da ikuskizuna, eta adin txikikoek 4 euro eta helduek 8 euro ordaindu beharko dituzte saioa ikusteko. Mundu fantastikoan murgiltzeko momentua izango da larunbatekoa, Ada erraldoia, Mamarroak, Txotolo eta Gilenak izango baitira protagonista. Lau dantzarik eta musikari batek eskainiko dute euskal mitologiako pertsonaietan, inauterietako errituetan, ipuinetan, elezaharretan eta kontakizunetan oinarritutako ikuskizuna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!