Herriko biktimei aitortza egin zieten igandean Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 12a, 00:00

Herriko biktimen senideak, Emakumeon Plazako aitortza ekitaldian.

Herriko biktimei aitortza egin zieten igandean Astigarragan, Memoria Historikoaren Nazioarteko Egunean. Bertan, herritarrek gogora ekarri zituzten Gerra Zibilean, Frankismoaren diktadurapean eta 70-80eko hamarkadetan erail zituzten lau astigartarrak. Bertsoek eta txistuaren doinuek girotu zuten ekitaldia, euskal dantzekin eta biktimei buruz lantzen ari diren ikusentzunezkoaren trailerrarekin batera. Azkeneko hori, urtea amaitu aurretik estreinatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!