2025eko aurrekontua ixten ari da Astigarragako Udala, eta bilera erronda hasi du auzoz auzo, herritarren ekarpenak jasotzeko. Gaurkoan Santiomendiko auzunean izango dira, 18:30etan Plazetxen. Bihar Oialumen egingo dute saioa, 18:30etan auzo biltokian; eta asteazkenean Perurenan, 18:30etan Auzolan frontoiko auzo biltokian. Ostegunean, berriz, Santiomendiko ekialdeko auzotarrekin jarri dute zita, 18:30etan Oialumeko biltokian.