2024ko urriaren 29an udal gobernuak, ogasun batzordean, 2025eko aurrekontu-proiektua aurkeztu zuen eta aurrekontu proiektuari emendakinak aurkeztu ahal izateko, azaroaren 12ra arteko tartea zabaldu da. Epealdi hori aprobetxatuz, udal gobernuak auzoz-auzo egingo ditu saioak aurrekontua-proiektua aurkezteko eta herritarren eskaerak, kritikak, iritziak eta proposamenak jasotzeko. Horrekin batera, Udalaren proiektu, ekimen eta asmoak ezagutu ahal izango dituzte interesa dutenek.
Hauek dira saioen egunak
Bilerak atzo hasi ziren, eta gaur izango dute jarraipena, erdigunean, Foru plazan, 16:30-17:30 bitartean. Ondorengo bilerak hauek izango dira: azaroaren 4an, astelehena, Santiagomendiko auzunenan, Plazetxen, 18:30etan; azaroaren 5ean, asteartea, Oialumen, auzo-biltokian, 18:30etan; azaroaren 6an, asteazkena, Perurena auzoan, Auzo Biltokian (Auzolan Pilotalekuan) 18:30etan; azaroaren 7an, osteguna, Santiagomendi ekialdeko auzotarrekin, Oialumeko auzo-biltokian 18:30etan; azaroaren 8an, ostirala, erdiguneko bizilagunentzat, Joseba Barandiaran plazan, 11:30-12:30 bitartean; eta amaitzeko azaroaren 11n, astelehena, Ergobian, Ergobiako Plazatxoan, 18:30-19:30 bitartean.