Arkaitz Mariezkurrena Realeko lehenengo taldearen deialdian sartu da

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 30a, 15:40

Espainiako Kopako lehenengo kanporaketa jokatuko du Realak bihar, eta deialdian sartu da futbolari astigartarra. 

Realeko lehenengo taldeko atea jotzen dabil aspalditik Arkaitz Mariezkurrena aurrelari astigartarra. Aurredenboraldian partiduren bat jokatzeko aukera izan zuen Imanol Alguacilen aginduetara, eta gaur estreinakoz sartu da lehiaketa ofizial bat jokatzeko deialdian. 

Bihar arratsaldean hasiko du Realak Espainiako Kopako ibilbidea, Jove Español talde valentziarraren aurka. 

Mariezkurrenak Sanseko jokalaria da, eta aurtengo denboraldian bi gol sartu ditu lehenengo bederatzi partidutan. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!