Azaroa mamitsu dator: bertso afaria, antzerkia, tailerrak, hitzaldiak, musika...

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 30a, 00:00

Vito Rogado aktorea, 'Emakume baten borroka eta metamorfosia' antzezlanean.

Emakumea eta Kirola ekimena amaituko da orientazio tailerrarekin, eta Santa Zezilia egunak musika jarriko du erdigunean.

Astigarragan azaroan ez dago besteen gainetik nabarmentze­ko ekital­dirik, baina mamitsu dator kultur agenda. Denetarik izango da azaroan zehar: bertso afaria, antzerkia, tailerrak, literatur solasaldiak, dantza emanaldiak, ipuin kontaketak, irakurketa kluba, hitzaldiak, zinea, eta nola ez, Santa Zezilia egunaren bueltan hainbat musika emanaldi eta kontzertu.

Emakumea eta Kirola egitasmoaren barruan, orientazio ikastaroa izango da azkeneko zita. Lau saio izango ditu: etzi, larunbatean, azaroaren 9an eta 16an. Zinea igande honetan (Bu­ffalo Kids eta El club de los milagros) eta azaroaren 24an (Deep sea eta Marco) izango da. Azaroaren 8an Tierra eta azaroaren 23an Emakume baten borroka eta metamorfosia antzerki saioak ere izango dira Erriberan. 

Mitologia txikiak dantza ikuskizunak azaroaren 16an eramango gaitu euskal mitologiara. Bertso afaria prestatu dute Zipotzan, Unai Iturriaga eta Agin Labururekin, azaroaren 22rako. Eta Santa Zeziliaren bueltan, kalejira izango da hilaren 19an, kontzertuak 24an, eta Kontaminazio akustikoa eta Noe taldeen emanaldia 29an.

AZAROAN ASTIGARRAGAN

1-16 Emakumea eta Kirola: 'Emakumeen ahalduntzerako mendi orientazioa'. Patri Espinarrek lau saio gidatuko ditu: azaroaren 1ean Emakumeon Etxean 17:00etan, eta azaroaren 2an, 9an eta 16an mendi irteerak izango dira 09:30etan hasita. Euskeraz, 15 euro.

3 Zinea: 'Buffalo Kids'. 16:30etan, Erriberan. Haurrentzat, euskeraz. Sarrera: 2 euro.

3 Zinea: 'El club de los milagros'. 19:00etan, Erriberan. Gaztelaniaz. Sarrera: 5 euro.

8 Antzerkia: 'Tierra'. Les Figuretes antzerki taldea. 19:00etan, Erriberan. Gaztelaniaz. Doan.

10 Memoria historikoaren eguna. 12:00etan, Emakumeon plazan. Omenaldia gerra zibileko, frankismo garaiko eta 70-80 hamarkadetako biktimei. Ondoren oroigarri-eskaintza egingo da herriko monolitoan. Amaieran mokadutxoa Zamalbide-Bentak auzoko elkartean.

12 Irakurketa Kluba: 'Persepolis', Marjane Satrapi. Erriberan, 19:30etan, euskeraz. Isabel Etxeberriak zuzenduko du. Partehartze irekia eta doakoa.

14 Ipuin kontaketa: 'Atximurka'. 17:00etan, Liburutegian. Iñaki Carretero ipuin kontalaria. 1-3 urte bitarteko 20 haur (bakoitza heldu batekin), euskeraz. Doan. Gonbidapenak zozketatuko dira. Zozketan parte hartzeko izenematea, azaroaren 11tik aurrera.

16 Dantza: 'Mitologia txikiak'. Bilaka dantza konpainia. 19:00etan, Erriberan. Sarrera: 8 euro helduek eta 4 euro 18 urtetik beherakoek.

17 Haur eta nerabeen eskubideen eguna: tailerrak, puzgarriak, musika. 10:30-14:00 eta 16:30-20:00, Foru Plazan eta Norberto Almandoz plazan.

18-25 Hausnarketa saioak: 'Astigarragako euskalgintza josten'. 18:30-20:00, Erriberan. Euskeraz, irekia.

19 Musika: Musikalean. Kalejira, 19:00etan Joseba Barandiaran plazatik abiatu eta Erribera kulturguneraino.

20 Hitzaldia: 'Emozioak kudeatzea gaixotasun kroniko batekin bizi zarenean'. 18:00etan, Erriberan, gaztelaniaz. Doan.

21 Ipuin kontaketa: 'Joxe Moxe kitarraren etxean kontatutakoak'. Bi saio, 17:00etan eta 18:00etan, Liburutegian. Kontalaria: Ixabel Agirresarobe, euskeraz. Doakoa, eta gonbidapenak azaroaren 18tik aurrera eskuragarri, liburutegian eta astigarraga.eus webgunean. 4-6 urte bitarteko 30 haur saio bakoitzeko, gurasorik gabe.

22 Bertso afaria: Unai Iturriaga eta Agin Laburu, 20:30etan, Zipotza elkartean. 25 euro.

23 Antzerkia: 'Emakume baten borroka eta metamorfosia'. Ttanttaka teatroa. 19:00etan, Erriberan. Euskeraz. Sarrera: 8 euro helduentzat eta 4 euro 18 urtetik beherakoentzat.

24 Indarkeria matxista identifikatzeko tailerra. 17:30etan, Gaztelekuan. Ikus-entzunezkoetatik abiatuta, nerabeei egunerokoan indarkeria egoerak identifikatzen erakutsiko zaie.

24 Musika: Santa Zezilia eguneko kontzertua, Txirrisklak eta Aiztondok. Andre Mari elizan 12:30etan, eta Emakumeon plazan 13:25etan. Doan.

24 Zinea: 'Deep sea'. 16:30etan, Erriberan. Haurrentzat, euskeraz. Sarrera: 2 euro.

24 Zinea: 'Marco'. 19:00etan, Erriberan. Gaztelaniaz. Sarrera: 5 euro.

25 Literatur solasaldia: 'Las despedidas', Jacobo Bergareche. 19:30, Erriberan. Juankar Landak zuzenduko du, gazteleraz. Doakoa eta irekia.

27 Tailerra: 'Irradaka'. 09:30-18:00, Erriberan, euskeraz. Doan. Astigar dantza taldeak abenduaren 3an Irradaka dantza saioa antolatu du. Bertan parte hartzeko, Zilegi Eskolak ikastaroa antolatu du dantzatzen ikasteko, azaroaren 27an.

29 Musika: Kontaminazio akustikoa & Noe musika modernoko taldeen kontzertua. 19:30etan, Erriberan. Doan. Musika eskolak antolatuta, 'Batu musikari' zikloaren baitan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!