Dinamizatzaile posturako kurrikulumak bidaltzeko epea, 25era arte

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 23a, 00:00

Euskaraldia dinamizatzeko langile baten bila ari dira Astigarragan. Kurrikulumak bidaltzeko epea urriaren 25era arte luzatu dute, eta interesa dutenek jon@topagunea.eus helbide elektronikora bidali dezakete. Zortzi hilabeteko kontratua eskaintzen dute, datorren azaroaren 4an hasi eta 2025eko ekainaren 13an bukatuko dena, jardun erdiko lanaldiarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!