Oholtzan lau ahots lau gorputz mota
Entzulego zu gure arropa
Zuenganako kremailera hau
beti zabalik dago ta (bis)
Martxan ipini nahiko genuke
iraganaren errota
Eta botoiak borborka
Batu ditzagun istori puskak
ta egin dezagun patchworka
Larunbatean egin zuten Astigarragan Matazak jardunaldi feministen 7. edizioa, eta hari horri tiraka hautatu dugu gaurko bertsoa. Aurtengo ekainean 'Emakumeen haria' izeneko saioa antolatu zuten Villabonan, Subijana oihal fabrikan lanean aritu ziren emakumeen lana oroitzeko. Ondorengo bertsoa Alaia Martinen hasierako agurra da.
Oholtzan lau ahots lau gorputz mota
Entzulego zu gure arropa
Zuenganako kremailera hau
beti zabalik dago ta (bis)
Martxan ipini nahiko genuke
iraganaren errota
Eta botoiak borborka
Batu ditzagun istori puskak
ta egin dezagun patchworka