Hodei Exposito 8an geratu da Asier Agirreren aurka lehenengo partiduan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 22a, 00:00

Astigartarrak irabazi beharra du hurrengo jardunaldia Ogetan, Muruaren aurka, kanporatua ez geratzeko.

Promozio mailako lau t'erdiko txapelketa ez da hasi nahi bezala Hodei Exposito astigartarrarentzat. Pasa den larunbatean 22-8 galdu zuen Asier Agirreren aurka, ligaxkako lehenengo partidua Soriako frontoian. Aurkaria gehiago izan zen eta ez zion aukerarik eman Expositori. 

B Multzoko partidua izan zen eta bi onenak sailkatzen dira finalaurrekoetara. Multzoko beste partiduan Iker Larrazabalek 22-5 lortu zuen garaipena Ander Muruaren kontra. 

Igandean, lehendabiziko jardunaldiko galtzaileak euren artean arituko dira Gasteizeko Ogueta frontoian. Irabazleak oraindik ere aukerekin jarraituko du sailkapena lortzeko, baina galtzailea kanporatua izango da. Beraz, hil ala biziko partidua izango da Expositok eta Muruak jokatuko dutena. 

Salaberriak irabazi, eta Lizeagak galdu

Soriako jaialdian bi astigartar aritu ziren. Ekain Lizeagak 22-14 galdu zuen. Alberdi II.ak lagunduta, ezin izan zuten Urrutikoetxearen eta Ugartemendiaren kontra. Iker Salaberriak, ordea, irabazi egin zuen Eibarren Erostarberekin batera. 18-15 gainditu zituzten De la Fuente eta Gabirondo. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!