Odol ematea izango da gaur arratsaldean Erribera kulturgunean

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 21a, 00:00

Odola emateko aukera izango da, gaur, 16:30etatik 20:30etara Erribera Kulturgunean. Beti bezala, beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua hartzea, baina oraingoan aukera ezberdinak daude: online egiteko: www.gotatanta.eus webgunera sartu behar da eta telefonoz gaur bertan, goizeko 08:30etatik 14:30etara, 943 007 884 zenbakira deituz. Odol emaileen elkartetik, «eskerrak eman nahi dizkiegu Astigarragako emaile guztiei, eta animatzen ditugu odola ematen jarraitzeko». Astigarragako Odol Emaileen Elkartearen Ordezkaritzak antolatu du jarduera, eta Udalak babestu du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!