Langile bat behar da Euskaraldia dinamizatzeko

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 21a, 00:00

Astigarragako Udala eta Euskaltzaleen topagunea langile baten bila dabiltza herriko Euskaraldia dinamizatzeko. Zortzi hilabeteko kontratua eskaintzen dute, datorren azaroaren 4an hasi eta 2025eko ekainaren 13an bukatzen dena, jardun erdiko lanaldiarekin. Dagoeneko zabalik dago kurrikulumak bidaltzeko epea, eta gaur izango da azken eguna. Interesa dutenek jon@topagunea.eus helbide elektronikora helarazi behar dute kurrikuluma.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!