'Kaixo, Mintzalagun' ekitaldia egingo dute datorren ostegunean, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 19a, 00:00

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da 'Kaixo, Mintzalagun' aurkezpen festa. Ez da musikarik eta meriendarik faltako.

Datorren ostegunean ekingo diote Astigarragan Mintzalagun egitasmoari. Ikasturtea ondo hasteko festa txiki bat antolatu du AEK-k Erribera Kulturguneko atarian: 'Kaixo, Mintzalagun'. 

Arratsaldeko 18:00etan jarri dute hitzordua, eta bertan elkartuko dira urtean zehar programa honetan parte hartuko duten pertsonak. Mintzalagunek elkar ezagutzeko tartea izango dute Erriberan, eta oraindik zalantzan dauden horiek ere parte hartu ahal izango dute. «Euskaraz aritzeko gune erosoa da egitasmoa bera, bai euskara ikasten ari direnentzat, bai dagoeneko badakitenentzat». 

Aurkezpenarekin eta hizketalditxoarekin batera, Astigarragako Norberto Almandoz Musika Eskolako ikasleek kontzertu txiki bat eskainiko dute. Gainera, merienda txiki bat ere prestatuko dute AEK-ko kideek hitzordua goxatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!