Astigarragako Udala eta Euskaltzaleen topagunea langile baten bila dabiltza herriko Euskaraldia dinamizatzeko. Zortzi hilabeteko kontratua eskaintzen dute, datorren azaroaren 4an hasi eta 2025eko ekainaren 13an bukatzen dena, jardun erdiko lanaldiarekin.
Dagoeneko zabalik dago kurrikulumak bidaltzeko epea, eta urriaren 21a izango da azken eguna. Interesa dutenek jon@topagunea.eus helbide elektronikora helarazi behar dute kurrikuluma. Hori bai, hautagaiei ondorengo baldintzak betetzea eskatzen zaie: euskara maila egokia izatea, ahoz zein idatziz; Astigarraga eta eskualdea ezagutzea; euskaltzalea izatea eta gaia ezagutzea; harremanetarako eta eragiletzarako gaitasunak izatea; eta lanerako autonomia maila altua.
Euskaraldia dinamizatzeko aukeratzen duten pertsonak egitasmoa herrian zabaltzeko eta mugitzeko ardura izango du. Besteak beste, ondorengoak izango dira betebeharrak: herriko eragileei eta herritarri ekimena aurkeztea eta prestakuntza eskaintzea; Euskaraldiko Batzordea eratzea, ahalduntzea eta indartzeko ekimenak garatzea; tokian tokiko komunikazio plangintza bideratzea; entitateen lanketa planifikatzea; herritarrak ahobizi-belarriprest dinamikarako aktibatzea eta prestatzea; izen ematea antolatzea; balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostea; eta antolatzaileen eta herriko bolondresen lanaren koordinazioa.
Euskaraldia 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo da, eta aurreko edizioetako parte hartze datuak hobetzea da antolatzaileen erronka nagusia. Informazio gehiagorako jon@topagunea.eus helbidera idatzi daiteke.