Erriberako ikasketa gelaren ordutegia zabaltzea erabaki du Astigarragako Udalak, adin eta ikasketa arlo guztietako astigartar askok erabiltzen baitute. Astelehenetik igandera dago zabalik, goizeko 08:00etan hasita, eta aurrerantzean gaueko 22:00etan itxiko dute, 20:00etan beharrean. Gela erabiltzeko eskaera egin behar da Erriberako harreran.
Ikasgelak 99 metro karratuko azalera dauka, eta KZguneko zerbitzua eta sei ordenagailu ere badaude bertan. 30 lagunentzako dago tokia.