Astigarragako Udalaren eta Euskaltzaleen Topagunearen artean sinatutako hitzarmena dela eta, langile bat kontratatuko du Topaguneak Astigarragako Euskaraldia dinamizatzeko. Zortzi hilabeteko kontratua eskaintzen dute, azaroaren 4an hasi eta hurrengo urteko ekainaren 13an bukatzen dena, egun erdiko lanaldiarekin.
Kurrikulumak urriaren 21era arte bidali daitezke jon@topagunea.eus helbide elektronikora, eta ondorengo baldintzak betetzea eskatzen zaie hautagaiei: euskara maila egokia izatea, ahoz zein idatziz; Astigarraga eta eskualdea ezagutzea; euskaltzalea izatea eta gaia ezagutzea; harremanetarako eta eragiletzarako gaitasunak izatea; eta lanerako autonomia maila altua.
Hautatzen duten pertsonak Astigarragan Euskaraldia dinamizatzeko ardura izango du, eta bere esku egongo dira ondorengo betebeharrak: herriko eragileei eta herritarri ekimena aurkeztea eta prestakuntza eskaintzea; Euskaraldiko Batzordea eratzea, ahalduntzea eta indartzeko ekimenak garatzea; tokian tokiko komunikazio plangintza bideratzea; entitateen lanketa planifikatzea; herritarrak ahobizi-belarriprest dinamikarako aktibatzea eta prestatzea; izen ematea antolatzea; balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostea; eta antolatzaileen eta herriko bolondresen lanaren koordinazioa.
Euskaraldia 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo da, eta aurreko edizioetako parte hartze datuak hobetzea da antolatzaileen erronka nagusia.
Astigarragako lanari buruzko informazio gehiago behar dutenek jon@topagunea.eus helbidera idatzi dezakete.