Bihar arratsaldean bi pelikula proiektatuko dituzte Erriberan. Arratsaldeko 16:30etan umeei zuzendutako saioa izango da, eta 'Robotia' filma jarriko dute. Arratsaldeko 19:00etan, berriz, helduen saioa izango da, 'Norberta' komediazko pelikularekin. Haurren saioko sarrerak bi euro balioko ditu; helduen saiokoak, aldiz, 5 euro.