Udal brigadan peoi gisa lan egiteko bi pertsona kontratatuko ditu Astigarragako Udalak. Bost hilabetetarako lanaldi osorako izango da postua, 2024ko abendutik 2025ko maiatzera bitarte. Astigarragako enplegu-prestakuntzako proiektua da, Beterri-Buruntzako 2024ko enplegu planaren baitan egina, herriko langabeak, bereziki emakumeak, lan merkatuan txertatzeko helburua duena, azaldu du udalak.
Lehenik, lan eskaintzan apuntatzeko interesa dutenek, Gipuzkoako Eraikuntzako Lanbide Eskolaren eskutik prestakuntza teoriko eta praktikoa jaso beharko dute, Usurbilen. Behin prestakuntza gaindituta, udal brigadan lan egiteko aukera izango dute. Lan eskaintza Lanbidek kudeatuko du, eta interesatuek hilaren 11ra bitarte edukiko dute apuntatzeko aukera, Lanbideren bitartez.
Informazio zehatzagoa eta osatuagoa nahi duten herritarrek Astigarragako web orrialdean eskuratu dezakete: www.astigarraga.eus.