Ezohiko deialdian, gaur egingo du ikasturte berriko aurreneko Plenoa, Astigarragako Udalak; izatez, aurreko asteartean behar zuena. Arratsaldeko 19:00etan hasita, zortzi puntu landuko dituzte udaletxeko pleno aretoan. Horien artean daude honako biak, besteak beste: 2025eko ordenantza fiskalen hasierako onarpena; eta eskuhartze eta prebentzio sozioedukatibo edota psikosiozialeko zerbitzuaren bi loteetako kontratuen prezioa eguneratzeko eskaera.
Gainera, Plenoaren ondoren bilduko da, ohi bezala, Tokiko Gobernu Batzarra. Hizpide izango dute, besteak beste, Astigarragako kirolariei zuzendutako dirulaguntza deialdia.