Gaur izango da Astigarragako Emakumeon Etxea sendotzeko eta herritarrengana gerturatzeko bigarren saioa. Helburua, pandemia garaian adostutako oinarriak birpentsatzea izango da, Etxea sendotzeko eta bidean ikasitakoak konpartitzeko geldialdi bat eginez. 17:30etatik 19:30etara izango da, Emakumeon Etxean bertan. Saiora joateko ez da beharrezkoa izena ematea, eta herriko emakume guztiei helarazi diete gonbidapena. Haur zaintza zerbitzua ere egongo da, eta interesa duenak lehenago abisatu beharko du.