Tutto Vocen kontzertua, etzi

Kronika - Erredakzioa 2024ko ira. 26a, 00:00

Segoviako Tutto Voce abesbatzak kontzertua eskainiko du larunbatean, Astigarragako Erribera Kulturgunean. Astigarragako Eragiyok abesbatzak antolatu du kontzertua, eta II. Ahober abesbatza zikloaren barruko bigarren emanaldia izango da. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da kontzertua, doako sarrerarekin; gonbidapenak eskuragarri daude Erriberan eta Udalaren webgunean.

Tutto Voce 1999an sortu zen ahots grabeen talde gisa, eta bere errepertorioan erritmo ugari aurki daitezke: boleroak, habanerak, tangoak, poesia musikatua, musika tradizionala edota umorezko doinuak, baina beti ere, musika hispanoamerikar herrikoia da protagonista.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!